Datorren ostegunean abuztuaren 9an

Ez ahaztu, ostegun honetan etxeko txikienekin hitzordua daukagula liburutegian, ipun saioa Kittiren eskutik.

6 eta 11 urte bitarteko neska-mutikoentzat
LEKUA: IPES ELKARTEA Deskalzos k/27
EGUNA: abuztuak 9, osteguna
ORDUA: 11:00etatik 13:00etara
IPUIN-KONTALARIA: CRISTINA AROCENA (Kitti)
(gehienez ere 20 lagun)
DOAKO jarduera
Izena emateko: idatzi mezua rut.iturbide@ipesnavarra.org edo mujeres@ipesnavarra.org
helbidera edo deitu 948225991 telefono zenbakira

Zatozte, primeran pasako dugu!

 

Advertisements

Erakusketa berria Maskulinitateen inguruan

Prestatu dugun erakusketa berrira etortzera gonbidatzen zaituztegu. Oraingoan Maskulinitatea(k) gaia jorratzen dituzten lanak aukeratu ditugu. Informazio gehiago behar baduzu etor zaitez Liburutegira eta lagunduko dizugu.

Aldez aurretik gure bilduman zer dagoen jakin nahi baduzu erakusketa birtualetik nabigatzeko aukera daukazu.

“Martxoaren 8ko grebaren ardatzak” erakusketa

IPES Dokumentazio Gune-Emakumeen Liburutegitik pentsamendu eta genero ikerketaren arlotik gure ekarpena egin nahi dugu 2018ko martxoaren 8ko grebaren ardatzen inguruan eta erakusketa bat antolatu dugu. Erakusketa honetan, liburuak, aldizkariak, ipuinak, komikiak, ikerlanak eta filmak jasotzen dira non  zaintza, etxeko lanak, kontsumoa, hezkuntza eta enplegua bezelako gaiak jorratzen diren.

Erakusketa birtula ere bisitatzera gonbidatzen zaitugu eta gehiago jakin nahi baduzu, zatoz gurera eta informazioa zabalduko dugu. Zure zain gaude!